Sorrera Inprimatu E-posta

1981-Denboraz egokitzea, bizitasunaren seinale bezala.

1980an Goi Eskola Politeknikoko ikasleen formazio arautuan gestiorako gaitasuna txertatzearen beharrizanaz eztabaidatzen hasi zen: “gure gazteen gestiorako gaitasunaren garapena... hezkuntzaren bidez bideratu eta begiztatu beharrekoa da... eta hortaz, irakasleen iharduna beharrizan hauetara egokitu behar da... etorkizuneko beharrizanei aurre hartzeko”.

1981 eta 1982. urteetan garai latzak bizi ziren, populazio aktiboaren langabezi tasa %25ekoa baitzen eta gazteen kasuan %50a baino altuagoa izatera iristen baitzen. Honen ondorioz, Eskola Politeknikoaren esfortzuak “jarrera aldaketa bat lortzera” bideratu ziren eta baita “gazteen langabeziari eta honek dakartzan ondorio eta gaitz sozialei aurre egitera, honetan jarriz gure ardura edo arreta nagusia”. Une honetatik aurrera, erakunde bat sortu zen Eskola Politeknikoaren barnean, oraindik nortasun juridikorik gabea, enplegu sorrera eta ekintzaileen inguruko formazioa ahalbidetuko zuena. 1981ean sortu zen erakunde hau ACEMEX (Actividades Empresariales Experimentales) deitu zen, “ikasleengan gestiorako gaitasuna helburu duena”... “Krisi garaiak bizi ditugu eta krisi honek gestiorako gaitasunean, berrikuntzan eta aukera berrien sorreran eragiten du”.

Goi Eskola Politeknikoaren barnean ekimen honek indarra hartu zuen eta 1985ean SAIOLAN sortu zen Batzorde Eragile batek sostengatuta. Batzorde hau Saiolanen garapenerako ezinbestekoa izan da eta honako entitateek osatu zuten: Euskadiko Kutxak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak, Fagorrek, Ikerlanek, JM Altunak, Sprik eta Eskola Politeknikoak berak.