Saiolanen, enpresa proiektu bat lantzerakoan, esperientziak egiaztatu du Negozio Plan bat (azterketa Ekonomiko-Finantzieroa) ez dela nahikoa arriskuak gutxitzeko eta ekimen berriaren aukeren inguruko hipotesiak luzatzeko. Hori jakiteko, beharrezkoa da Azterketa Teknologiko bat egitea ere.
AZTERKETA TEKNOLOGIKOA azterketa Ekonomiko–Finantzieroak emandako emaitzak errealitatearekin alderatzen dituen azterketa da.
“PROTOTIPO” bezala honakoa ulertzen da: sortutako ekipo-ondasun, produktu, prozesu edo zerbitzuak Enpresa Proiektuaren alderdi tekniko, ekonomiko eta merkatalaren eraginkortasuna kalkulatzeko eta egiaztatzeko tresna praktikoa.
Azterketa Teknologikoa oso espezializatutako formazio tresna bat da, izan ere, teknologien atzemate eta produktu/zerbitzuaren sorkuntza bat suposatzen ditu, proiektu bakoitzeko beharrizan konkretuei erantzuna ematen saiatzen delarik. Ekintzaileak (eta tutoreak) “egiten ikasten” edo gauzak praktikan jartzen hasten direnean, erronka eta problematika konkretuei aurre egin beharrean aurkitzen dira, eta azterketa honi esker ez balitz, nekez ezagutuko lituzkete erronka eta problematika hauek. |