|
Enpresa berrien merkaturatze kasu errealak planteatzen dira edota jadanik sortuta dauden enpresen reestrukturazio edo garapen kasuak. HELBURUAK 1. Enpresa ezberdinen sustapena, sorrera, merkaturatze eta finantza prozesuetako oinarrizko elementuak ezagutu. 2. Ekintzaileengan konpromezuzko jarrera bat eragin, enpresa jarduerak sortzeari dagokionean. EDUKIAK Aztertutako kasuak honako aspektuen analisietan oinarrituko dira: - Informazioa eskuratzea. Merkatuaren neurketa. Merkatuaren funtzionamenduaren ezagutza. Oinarrizko datuak. Azterketarako bideak.
- Proiektuaren planteamendua (merkaturatzea, birmerkaturatzea...).
· Auzi eta etapen arteko sakabanaketa gradua. Enpresako eta sektoreko pertsona desberdinen inplikazio eta erantzukizuna. · Faseen kontrola eta betetzea. Desbidazioen arrazoiak.
- Aktibitatea baldintzatu duten garapen teknologiak.
- Merkataritzaren garapena. Nazioarteko konpetentzia. Moneta eta merkatu krisiak. Antolaketa Sistema berriak. Bezero eta hornitzaileen arteko harremana.
- Kalitate eta homologazio eskakizunak.
- Enpresaren eta konpetentziaren sormen kasuak: produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan.
- Enpresa arteko itunak/aliantzak. Enpresaren nahiak eta lorpenak. Konpetentziaren, banaketa prozesuaren eta eskaeraren itunak.
- Inbertsioen planteamendua eta / edo produktuen azpikontratazioa eta zerbitzuen kanpo-lekutzea. Martxan jartzen deneko eraginkortasuna eta zailtasunak.
- Produktu berrien merkaturatzea. Prototipoen planteamendu eta frogak. Bezeroen erreakzioa. Salmenten eboluzioa eta bezero berrien lorpena.
- Langileen formazioa. Produktu berrien sustapenerako lan metodoak (koste zuzena) enpresen merkaturatze ikuspegitik.
|