E-maila bidal iezaguzu Jarri gurekin harremanetan
Empresa garapena2019-01-07T08:41:46+00:00

Empresa garapena

Nazioarteko antena

Prospekzio eta bideragarritasun azterlanak

Garapen Teknologikoak

Nazioarteko antena

Urteak dira Saiolanen Nazioarteko Antena ekimenarekin hasi ginela, uste sendo baikenuen soluzio berritzaileak eskaintzen dituzten atzerriko enpresen eta dibertsifikatzeko bokazioa duten euskal enpresen arteko lotura aukera ederra dela gure misioa betetzeari laguntzeko, alegia enplegua, lehentasunez industria arloan, sortuko duten enpresa jarduera berriak sortzeari laguntza emateko.
Nazioarteko antena ekimenak prozesu bat dakar, gure taldearentzako fase desberdinak dituena:

  • Atzerrian identifikatzea merkatua zabaltzeko bokazioa duten enpresa berritzaileak.
  • Eskaintzen dituzten soluzioak ikertzea.
  • Bisita egin eta duten balio proposamenean eta euskal enpresekin lankidetzan aritzeko duten bokazioan sakontzea.
  • Identifikatutako aukerak Euskadiko enpresa ehunean zabaltzea.
  • “Atzerriko enpresak” eta “euskal enpresak” elkar ezagutu dezaten laguntzea eta baita lankidetza hitzarmenean ere, eta euskal enpresak eskatutako guztietan.
  • Atzerritik ekarritako soluzioa Espainiako/Europako merkatuan sartzen laguntzea.

Prospekzio eta bideragarritasun azterlanak

Merkatu prospekzio eta negozio berritzaile edo teknologiko berrien bideragarritasun azterlanak egitea.

Garapen Teknologikoak

Teknologia azterlanak eta patente analisiak eta produktu garapena eta industrializazioa.

2017ko adierazleak

Prestakuntza
Prestakuntza
  • Ikastaroak: 12
  • Ekintzaileak: 309
  • Nazioartera egindako bisitak / Bertaratuak: 8 /162
Laguntza eta Tutoretza
Laguntza eta Tutoretza
  • Ekintzaileak (Enpresa sortzeko proiektuak): 99
  • Proyectos al emprendimiento: 56
  • Barne ekintzailetza (Erantzundako proiektu proposamenak): 60
Bideragarritasun azterlanak
Bideragarritasun azterlanak
  • Energía 5%
  • Osasuna 11%
  • Industria 67%
  • IKT 17%
Finantzazio programak
Finantzazio programak
  • Txekintek programa: 18 proiektu
  • Miniconnect programa: jarraipen 1
  • Azeleratzaileak Inbertsio fondoak: 3 proiektu
  • Ekintzaile programa 2. Fasea: 2 proiektu
Baliabideak
Baliabideak
  • Inkubagailua 645m2
  • Lanerako gela bakarkako lanpostuekin
  • Prestakuntza gela
  • Bilera gela
  • Prototipo tailerra

Enpresa Jarduera Berriak (1985-2017)

Lekukotasunak

Saiolanen izan nuen esperientziak bokazioa sorrarazi zidan, diseinatu, sortu eta gauza berriak esperimentatzeko bokazioa. Ikasteko garaia izan zen, gure prestakuntza osatzeko garaia, inguruko enpresen beharrak asetzera zetozen garapenak gauzatuz. Esperimentatzea da ikasteko erarik onena! Zorte handia-handia izan genuen! Leer más

Mi experiencia en Saiolan supuso el nacimiento de una vocación, una vocación de diseñar, de crear y de experimentar cosas nuevas. Fue una época de aprender, en la que completar nuestra formación realizando desarrollos que se ajustaban a las necesidades de las empresas de nuestro entorno. ¿Qué mejor forma de aprender que experimentar? Tuvimos muchas suerte.

Goi Eskola Politeknikoko bazkide izan nintzen garaian (1984-1996) Saiolaneko proiektuetan zuzenean parte hartzeko zorte handia izan nuen eta, urte batzuk beranduago, 2005, ordurako Brinean Taldeko zuzendari nintzela, proiektu berrietan elkarrekin lan egiten hasi ginen. Saiolan 25. urteurrena dela-eta, bi konturen gaineko hausnarketa egin nahiko nuke: Saiolanek nire bizitza profesionalari egin dion ekarpena eta Brinean Taldea sortu, garatu eta sendotzeko egin duen ekarpena. Gehiago irakurri

Nire alderdi profesionalari dagokionez, irakaskuntza lana Saiolaneko proiektuekin osatu ahal izateak aukera eman zidan beste jarduera batzuk, beste enpresa batzuk edo beste enpresa batzuk ezagutzeko. Benetan aberatsa izan zen! Proiektuen artean daude: puntzonatzeko zelula malgua, konpositezko materialen zelula, Argentinan eta Venezuelan Lanbide Heziketako bi ikastetxe abian jartzea, Eusko Jaurlaritzaren lankidetza programaren bitartez, eta, batez ere, “Mendikoi” Landa Garapeneko Institutua abian jartzea, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailarekin eta Foru Aldundietako sailekin batera. Proiektu horiek guztiek, prestakuntza teknikoaz gain, esperientzia handia hartzea ahalbidetu zidaten kudeaketaren esparruan.
Brinean Taldeak, 2000. urtean ekin zion bere ibilbideari. Hasiera hartan 9 pertsona ziren muntaketa mekanikoak egiten eta, gaur egun, taldea 6 enpresak osatzen dute, ehun pertsona ari direla sektore Elektrikorako eta Autogintzarako Ingeniaritza, Mekanizazio eta Muntaketa lanak egiten.
Atal honetan Saiolanek egin duen lana nabarmendu nahi dut, taldea sortzen eta garatzen emandako laguntzagatik eta, bereziki, Ingeniaritza enpresa sortzen elkarlanean aritzeagatik, enpresa hori oinarrizkoa baita taldearen hazkunderako. Gurea enpresa talde txikia da eta, horregatik, guretzako Saiolan lankide estrategiko garrantzitsua da, izan ere bere egikerak, esperientziak eta inplikazioak proiektu berriei ekitea ahalbidetzen digute, arrakasta bermatuta.
Horregatik guztiagatik, eskerrik asko eta segi aurrera!