Mándanos un email Contáctanos

Saiolanek HYOKANen hozte-soluzio berritzailea aurkeztu du Euskadin.

SAIOLAN Orhi proiektu europarraren liderrak sustatuta, 2019ko azaroaren 21ean hozteko soluzio bat aurkezteko jardunaldi bat egin zen Markinan, elikagaien freskotasuna beste irtenbide konbentzional batzuek baino denbora gehiagoz mantentzeko.

Ideia berritzaile hone gakoa produktuak zero gradutik beherako tenperaturetan (-7 ° C-raino) kontserbtazeko gaitasunean datza, produktua izoztu gabe. Hau tentsio altuko eta intentsitate baxuko korronte elektriko bati esker lortzen da. Korronte honek bribazio sotil bat sortzen du ur molekulak elikagaien, loreen eta abarren makromolekula handiekin batzea saihesten duen. Molekulak horiek elkartzen direnean ehunak kaltetzen dituzte, eta hori ondorengo urtzeetan elikagaien berezko substantziak aldatzen dituzte (zaporeak, proteinak, etab). Hyokan teknologiarekin hori ekiditu egiten da.

HYOKAN Supply enpresa japoniarrak eskaintzen du irtenbidea, bi produktu-tipologiaren bidez:

  • Batez ere jatetxeetara bideratutako hozkailu industrialak
  • Hozteko ganberak, fruta- eta barazki-ekoizleentzat eta banaketa-enpresentzat

Aurkezpena HYOKAN enpresako zuzendari Hirotaka Sakakibara jaunak egin zuen zuzenean, eta konponbidearen abantaila bereizgarriak azaltzeaz gain, hura erabiltzen ari diren Japoniako enpresen erreferentziak erakutsi zituen (orain arte Japonian 1.000 instalaziotik gora).

Konponbideak bi balio bereizgarri mota eskaintzen dituela nabarmendu zuen:

  • Produktu freskoen “kontserbazioa” luzatzea.
  • Produktuen “zaporea” hobetzea, heltzearen bidez.

Adibide gisa, Hirotaka Sakakibara jaunak Japonian artaburuak landatzen dituen nekazaritza ekoizle baten kasua erakutsi zuen. Bertan, artaburuak freskoak jaten direa, baina lau egun igarotakoan artaburua lehortu egiten da eta ez da kontsumorako estimatzen. HYOKANen hozte-ganbera erabili eta gero, Japoniako ekoizle honek teknologia honen bitartez kontserbatutako artaburuak kontsumitzeko moduan daudela ikusi zuen, eguna baita asteak igarota ere, itxura ez ezik zaporea hobera egiten zuen. Egun, ekoizle honek HYOKAN sisteman kontserbatutako artaburuak prezio altuago batean saltzen ditu. Ideia honi esker, saltzen ez zen produktu lehor batetik heldutako produktu baloratu bat izatea igaro da. Sakakibara jaunaren hitzetan, berrikuntza honek elikadura-kulturaren gaineko paradigma-aldaketa bat eskaintzen du, eta elikagaien xahutzea saihesteko eta ekonomia zirkularrerantz eboluzionatzeko alternatiba baliotsu bat.

Sakakibara jaunak aipatu zuen beren sukaldeetan hozkailu industriala ezarri duten sushi-jatetxeek 80 €-ko aurrezki ekonomikoak lortu dituztela egunean, batez beste, erosketen kudeaketan.

Orhi proiektuaren testuinguruan, HYOKANek talde erakusle bat eskaini dio SAIOLANi, konponbidea baloratzeko esperientziak egiteko. Lantaldea LEARTIKER Elikagaien Teknologiako I+G zentrora iritsi zen aurkezpen-eguna baino astebete lehenago, jardunaldi horretan erakunde laguntzailea baita.

Jardunaldia hasi baino sei egun lehenago, LEARTIKERek elikagai barietate bat sartu zuen hozkailu konbentzional batean, eta elikagai mota bera HYOKANen erakusgarri den ekipoan. Sakakibara jaunak aurkezpena amaitu zuenean, jardunaldian parte hartu zuten guztiek LEARTIKERen laborategiak bisitatu ahal izan zituzten eta HYOKANen erakustokia “in situ” ikusi ahal izan zuten. Naia Andonegik, LEARTIKER Elikagaien Teknologiako arduradunak, ekipo batean eta bestean kontserbatutako elikagaiak azaldu zituen. Sei egun besterik igaro ez baziren ere, nabarmena zen, begi hutsez, HYOKANen ekipoan produktuak hobeto kontserbatzea, bereziki hosto bidezko produktuen kasuan (letxuga eta espinakak). Beste astebetez luzatu da proba, eta azken egunetako argazkiak ikusteko zain gaude, nahiz eta Naia Andonegik baieztatu duen gero eta nabarmenagoa dela aldea.

Jardunaldian 25 pertsonak parte hartu zuten, ostalaritza, haragi eta arrainaren ekoizpen eta eraldaketa sektoreko enpresen ordezkariekin, baita elikaduraren sektorerako hotz-ekipamenduak ekoizten duten enpresen ordezkariekin ere.

Informazio gehiago jaso nahi dutenek Iratxe Acharekin (SAIOLAN) jar daitezke harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: iacha@saiolan.com

Orhi proiektuaren% 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Mugaz gaindiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jarduerak garatzen laguntzen du, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez.

2020-02-04T21:39:31+00:0003/12/2019|
shares
Web atari honek cookie propioak soilik erabiltzen ditu helburu teknikoarekin, eta ez du erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen edo lagatzen, jakinaren gainean egon gabe. Hala ere, enpresa honetatik kanpoko pribatutasun-politikak dituzten hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, eta zuk erabaki ahal izango duzu horiek onartzen dituzun ala ez. informazio gehiago. ONARTU