Mándanos un email Contáctanos
Eskualde Garapena2020-02-14T12:51:23+00:00

Eskualde Garapena

Saiolan

Saiolanek berrikuntza, partaidetza eta lankidetza elementuak integratzen ditu, ezagutza partekatze eta proiektu iraunkorrak garatzearen bitartez, erkidegoa eta eskualdeko egitura ekonomikoan eragina izango duten enpresa, hezkuntza eta gizarte eragileen artean. Hau guztia, Debagoieneko Garapen Agentzia eta Garaia Parke Teknologikoaren lankidetzaren bitartez.

Enpresa komunitatea

Enpresen arteko dinamikak

Jarduera berriak sortzea

Enpresa komunitatea

Enpresa industrialen artean elkarri laguntzeko prozesu egituratu bat jarri nahi da abian. Sarean egingo da lan, elkar ezagutzan oinarritutako konfiantza giroa izango da nagusi eta horrek produktuak, zerbitzuak eta negozio ereduak dibertsifikatu eta diferentziatzeko prozesuak bultzatzea ahalbidetuko du, enpresa jarduerak lankidetzaren bidez abian jartzea sustatuz. Berrikuntza sozioekonomikoko proposamen bat da, Debagoieneko eskualdean industria bultzatu eta indarberritzea ahalbidetzeko lan testuinguruak sortzera bideratutakoa.

Enpresen arteko dinamikak

Ekimen honen oinarrian gure lurraldeko enpresa industrialen lehiakortasuna hobetzeko beharra dago. Lehiakortasuna hobetzeko, orain arte normalean erabili izan diren enpresa portaerekiko desberdinak izango diren portaerak bultzatu eta sustatu beharra dago. Hau da, gure enpresen artean lankidetza maila nahikoak lortu behar dira, merkatu, bezero edo teknologia berrietara iritsi eta ditugun zailtasunak murrizteko, gure tamaina txikia eta lantzen ditugun merkatuen heldutasuna direla-eta. Azken batean, gure enpresentzako topagune bat sortu nahi da.

Jarduera berriak sortzea

Inguru onuragarriak, Garaia bezalakoak, non eragile desberdinek enpresen arteko harremanak berrindartu nahi dituzten, enpresa jarduera berriak sustatzeko dinamika desberdinak probatu eta abian jartzea ahalbidetzeko, gure lurraldean aberastasuna sortzeko.

2023ko adierazleak

Formakuntza
Formakuntza
  • Ikastaroak: 8
  • Ekintzaileak: 228
Laguntza eta Tutoretza
Laguntza eta Tutoretza
  • Guztira aztertutako proiektuak: 93
  • Ekintzaileek aurkeztutako proiektuak: 39
  • Enpresa proiektu proposamenak: 54
Bideragarritasun azterlanak
Bideragarritasun azterlanak
  • Techfood 21%
  • Osasuna 10%
  • Industria 53%
  • IKT 16%
Finantzazio programak
Finantzazio programak
  • Txekintek programa: 19 proiektu
  • Azelerazio Inbertsio fondoak: 2 proiektu
  • Ekintzaile programa 2. Fasea: 3 proiektu
Baliabideak
Baliabideak
  • Inkubagailua 645m2
  • Lanerako gela bakarkako lanpostuekin
  • Formakuntza gelak
  • Bilera gelak
  • Prototipo tailerra

Enpresa Jarduera Berriak (1985-2023)

1985-2023

91

Esperientzarik gabeko pertsona ekintzaileek sortutako enpresak

676

Sortutako    enplegua

91

Esperientzadun pertsona ekintzaileek sortutako enpresak

844

Sortutako    enplegua

60

Beste enpresa batzuekin lankidetzan sortutako enpresak

981

Sortutako    enplegua

129

Enpresetan dibertsifikazioa

1.394

Sortutako    enplegua

Lekukotasunak

Nostalgiaz eta maitasunez gogoratzen dut 1984an Armin Isasti eta Felix Ormaetxearekin egin nuen bilera hura. Ni, orduan, hasi berria zen SPRI baten zuzendari nagusia nintzen, eta inguruan krisi industrial sakona genuen, inflazio handiarekin eta langabe kopuru altuarekin. Agertoki zail horretan, beste lan-lerro askoren artean, enpresak sortzeko inguru egoki bat sortzea bilatzen ari ginen. Ikusita geneuzkan beste herrialde batzuetan nola funtzionatzen zuten enpresa inkubagailuek, baina gauza bat da ezagutzea eta beste bat abian jartzea, eta azpiegiturak eraikitzeko prozesu horretan Saiolanen proposamena etorri zitzaidan. Benetako arnasberritzea izan zen hura! Gehiago irakurri

Nire konfiantza izan zuten lehen unetik, konbentzitua baitzeuden; programa berria zen eta apustua arriskutsua, baina behar-beharrezkoa eraiki nahi genuen herrialderako. Bere metodologia proposamenak ere konbentzitu egin ninduen, lana, tutoretza eta prototipoa batzen baitzituen, eta, horrek, ekintzaileari gaitasunak eta balioak ematen zizkion, gogoz hasteko arriskua egon arren. Ideia bikaina iruditu zitzaidan. Bazegoen zeren alde egin apustu, batez ere jasaten ari ginen egoeran.

Saiolan proiektu sendoa da eta, emaitzak aztertuta, garbi dago apustu hura apustu egokia izan zela. Gaur egun, agertokia aldatu egin da, baina orain ere enpresen eta merkatuaren egoera oso zaila da eta, orduan Saiolanen aldeko apustua egin bagenuen, gaur ere oraindik indar handiagoz egin behar da. Mundua gero eta globalizatuagoa da eta horren eskakizun berrietara zabaldu beharra dago, pertsonen eta kapital sozialaren aldeko apustua egitea eskatzen du, oinarrizko balioak direnez, egun Saiolan egiten ari den moduan. Erabat konbentzituta nago bide horretatik jarraitu beharra dagoela eta etorkizuna ideia berriak eta proiektu berriak sortzearen menpe egongo dela, eta, horregatik, uste dut berrikuntza zentro hauek laguntza sendoa eta egonkorra izan behar dutela, bai instituzioen aldetik eta baita enpresen aldetik ere.

Orain dela 20 urte baino gehiago hasi nintzen nire ibilbide profesionalean, non eta “enpresak egiten ziren toki batean”. Ez dakit zein izen ofizial zuen orduan CEI Saiolanek, baina inguruko jendeak horrela ezagutzen zuen: “enpresak egiten diren toki bat”. Gogoratzen dut atzerriko profesionalen bisitak izaten genituela tarteka, asko ekialdeko herrialdeetakoak, Mondragon Taldera bisitan etorritakoak, eta aitortzen zutela bertan egiten zena esportatzeko moduko ideia zela. Gehiago irakurri

La mayoría de nosotros, cuando entramos, no teníamos una idea de negocio. Muchos aprendimos a trabajar ahí; fue nuestro primer contacto laboral. Y trabajamos y aprendimos mucho. Nos enseñaron a trabajar duro. Aprendimos que las cosas se pueden conseguir con esfuerzo, con constancia, con tenacidad… Era el año 89, años difíciles también. Hoy, mirando hacia atrás, puedo decir que se nos inculcó una Filosofía de Trabajo: ‘mucho, rápido y bien’. Algunos consiguieron poner en marcha su empresa, otros nos fuimos con un bagaje técnico y cultural envidiable, y con una experiencia única.

Hoy, desde otro plano, como responsable de Emprendimiento desde la Dirección de Administración y Seguridad Industrial del Departamento de Industria, Innovación, Comercio y Turismo del Gobierno Vasco, donde nos dedicamos a las tareas relacionadas con el emprendimiento, podemos decir que los CEIs son la pieza fundamental de la red de agentes, que actúan como una cadena de valor en la que intervienen los proveedores de los servicios, necesarios para transformar ideas en empresas.

Yolanda López, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila

Web atari honek cookie propioak soilik erabiltzen ditu helburu teknikoarekin, eta ez du erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen edo lagatzen, jakinaren gainean egon gabe. Hala ere, enpresa honetatik kanpoko pribatutasun-politikak dituzten hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, eta zuk erabaki ahal izango duzu horiek onartzen dituzun ala ez. informazio gehiago. ONARTU