BIC Gipuzkoa
Ekintzailetzarako sentsibilizazioa eta prestakuntza
Enpresa proiektuen inkubazioa
Enpresa Ekimen Berrien Laguntza, Tutoretza eta Azelerazioa
Bideragarritasuna
Programa Publikoen Kudeaketa
Garapeneko Ekimen Politikoen Kudeaketa
Ekintzailetzarako sentsibilizazioa eta prestakuntza
Ekintzaileei oinarri zientifiko-teknologikoa, izaera berritzailea edo ezagutza espezifiko intentsibo duten enpresa proiektu berriak abian jartzen laguntzeko, urtero prestakuntza ekintzak egiten dira, hala nola ikastaroak eta jardunaldiak, ekintzaileei enpresa proiektua heltzeko eta abian jartzeko prozesuetan laguntzeko helburuarekin.
Enpresa proiektuen inkubazioa
Zure enpresa proiektua garatzeko beharrezkoak diren laguntza eta aholkularitza eskaintzen dizkizu Saiolanek, izaera berritzailea duen enpresa bat sortzea pentsatzen ari diren ekintzaileei diru-laguntzak jasotzeko bidea erraztuz. Horrelako ekimenetan, aurretiazko heltze prozesuek garrantzia gakoa hartzen dute, horregatik zerbitzuak era egokian antolatu behar dira, arlo teknikoko, ekonomikoko eta laguntza azpiegituretako beharrei erantzuna emanda.
Enpresa Ekimen Berrien Laguntza, Tutoretza eta Azelerazioa
Ekimen honen bitartez, enpresa interesatuei laguntza profesionaleko prozesu osoa eskaintzen zaie, barne ekintzailetza txertatzea azeleratzeko. Prozesu hori enpresekin batera zehazten da, dituzten beharrak, eskakizunak eta helburuak kontuan hartuta. “Neurrira egindako trajea” litzateke, non erakunde bakoitzak bere helburuak jartzen dituen eta laguntza emateko hautatutako talde adituak zuzendu eta jarraipena egiten duen.
Bideragarritasuna
ENPRESAREN BIDERAGARRITASUN PLANA egiteko laguntza.
Programa Publikoen Kudeaketa
Erakunde bakoitzean garatzen diren proiektuen heltze mailaren arabera, Ekimen honen bidez laguntza bide desberdinak eskaintzen zaizkie enpresei, finantzazio programetarako lehentasunezko sarbidea, esate baterako.
Garapeneko Ekimen Politikoen Kudeaketa
Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen Bind 4.0 programaren talde kudeatzailearen kide da BIC Gipuzkoa. Saiolanetik egin dugun ekarpena izan da unibertsitateetan eta zentro teknologikoetan ekimenaren berri ematea, Espainian nahiz Europan, Spin-Off izenarekin ezagutzen den esparruan.
2023ko adierazleak
Enpresa Jarduera Berriak (1985-2023)
91
Esperientzarik gabeko pertsona ekintzaileek sortutako enpresak
676
Sortutako enplegua
91
Esperientzadun pertsona ekintzaileek sortutako enpresak
844
Sortutako enplegua
60
Beste enpresa batzuekin lankidetzan sortutako enpresak
981
Sortutako enplegua
129
Enpresetan dibertsifikazioa
1.394
Sortutako enplegua
Lekukotasunak
Oso oroitzapen onak eta atseginak ditut Saiolanen aritu nintzen garaiei buruz. Aukera handia izan zen nire prestakuntza osatu eta ekintzaile bideari ekiteko. Saiolan paraxuta bezalakoa da, horrela ez da hain arriskutsua jauzi egitea. Zure inguruan zuretzat onena nahi duten pertsonak izatea, zuri laguntzen, prestakuntza, aholkuak, harremanak eta animoak eskainiz, ezinbestekoa da enpresa baten hasierako faseetan. Saiolan bezalako erakundeak oinarrizkoak dira gure herriak aurrera egin dezan. Gehiago irakurriLantek merkaturatzeko fasean, 1986an, bidaia bat egin nuen Silicon Valleyra, eta horixe izan nuen Saiolaneko irakaspen onenetakoa. Han ikasi nuen desberdintzen enpresa batean zer den oinarrizko eta zer osagarri. Tamaina guztietako hogeiren bat software enpresa bisitatu nituen, eta oso garbi ulertu nuen, askotan, sormenak eta lanak finantza baliabiderik eza ordezkatzen dutela. Pertsonak gara benetako aktiboa, ez baliabide materialak.
Aukera hau baliatu nahi dut nire eskerrik zintzoena adierazteko Saiolani, Eskola Politeknikoari eta MCCko guztiei, jasotako laguntzagatik. Ziur naiz hor inguruan badirela ekintzaile potentzialak Saiolan ez ezagutzeagatik ezingo dutenak garatu enpresak sortzeko potentzial hori. Penagarria litzateke! Bukatzeko, Saiolanen ezagutu nituen profesional handiak, eta oraindik pertsona hobeak, goraipatu nahi nituzke.
Oso oroitzapen onak ditu lehen urte haietaz. 23 urte genituen, gazteak ginen eta galduta geundela oroitzen dut. Nora jo jakin gabe, gurea ezjakintasun hutsa besterik ez zen. Saiolanen baziren guk baino ideia argiagoak zituzten enpresak eta hasierako ikaste prozesu horretan monitoreen lana ezinbestekoa izan zen. Guk baino ilusio handiagoa zuten, eta gure monitoreak lan ikaragarria egin zuen, bera zen bultzatzailea, proiektuan traktore lana egiten zuena. Gehiago irakurriSaiolanek lan handia burutu du azken urteotan, proiektuak eta enpresa jarduera berriak bultzatzeko ahalegin ikaragarria, beti lanagatiko ilusioari eutsiz. Zeregin horretan gakoa izan zen Armin Isasti, une oso latzak bizi baikenituen eta Arminek aholku pila bat ematen baitzizkigun aurrera ateratzeko.