Saiolan
Zer da Saiolan?
BIC Gipuzkoaren egoitza
erraztailea da enpresa berritzaile berriak sortzeko prozesuan.Enpresa Sustapena eta Garapena
Enpresa Berrikuntzarako eta Sustapenerako ZentroaEskualde Garapena
Industriarekin lotutako zerbitzuen eragile dinamizatzaileaI+G Proiektuak
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen kide daJatorria eta Mugarriak
Saiolanen jatorria 70eko lehendabiziko urteetan jarri behar dugu. Arrasateko Jose M. Arizmendiarrieta Eskola Politeknikoaren baitan sortu zen, ikasgeletan emandako Ingeniaritza Mekaniko eta Elektronikoko prestakuntzaren eta inguruko enpresen benetako beharrizanen artean zubi lana egingo zuen erakunde baten beharra sumatzen baitzen.
Hausnarketa saioen ondorio gisa, 1971 inguruan sortu zen, Eskolako Bulego Teknikoko lehen belaunaldiko ingeniari teknikoekin batera, eta hortik urte batzuk geroago Saiolan sortu zen.
1971
Lehendabiziko Proiektuak: Bulego Teknikoaren lehen garapena 1971n iritsi zen, mekanizazioko transfer makinetarako mekanismo bat diseinatzeko, Danobat kooperatibak enkargatuta. Era berean, lehen pila alkalinoak fabrikatzeko prentsa “transferizatu” baten proiektuari ere heldu zitzaion, Cegasarentzat, eta erronka teknologiko handia izan zen xafla fabrikazioko prozesuetan. Lan horiek gainditzeak, ideia oraindik esperimentazio fasean zegoenean, teknologia aurreratuko izaera berbereko beste enkargu batzuk ekarri zituen, horixe izanik lortu nahi zena.
1976
Alecopen laguntza: Armin Isastik eta Juan M. Ruiz de Eginok, 1976an eta 1977an, Ikerlanekin lankidetzan aritu ziren Gizamat “Robotaren” diseinuan eta fabrikazioan. Aukerak berandu baino lehen etorri ziren, eta industriatik zetorren laguntza eskaera handitu egin zen. Enpresek beharra ikusten zuten eskaintzetan bere makina garrantzitsuaren inguruan sistema operatiboak ere sartzeko, sektoreko beste enpresekiko lehiakortasunari eutsi ahal izateko.
1977
Alecopen laguntza (II): Garai hartan, Alecop katebegi garrantzitsua zen kooperatiba taldearen hezkuntza azpiegitura, lanbide heziketakoa nahiz profesionala, integratzeko. Garrantzitsua eta saihestezina zen bere sortze xedearen jarraitutasuna bermatzea, hots, Eskolako eta inguruko ikastetxeetako ikasleen arlo humano, sozial eta profesionalaren lanketa. Horregatik, Alecoopen jarduera industriala bitarteko bezala ikusi behar zen eta ez berezko xede gisa.
1978
Ikasle batzuek errealitate bihurtu zuten heziketako esperimentazioa: Fase hasiberri hartan, Saiolan izan beharko zuenaren sustapenaren aurretik, zenbait ikaslek parte hartu zuten errealitate bihurtzeko heziketako esperimentazioa, enpresa-errealitatera hurbilduz. Alecopen eta Bulego Teknikoaren harreman horiek ahalbidetu zuten oinarriak jartzea eta Saiolan sortzea ekarriko zuen bidea marrazteko esperientziaz jabetzea, Alecopen xedeari buruz eta sortze helburuei buruz hausnarketa egin eta bere produktu-merkatu politika mugatzeaz gain.
1981
Acemex, urrats berezia izan zen: Metatutako esperientziatik abiatuta, une horretan ahalegina erakunde bat sortzera bideratu zen, oraindik pertsonalitate juridiko gabekoa, bere baitan ekintzaileen heziketari sostengua emango ziona, enplegua sortu ahal izateko. Jarduera hori, Bulego Teknikotik 1981ean sortu zena, Acemex deitu zen (Enpresa Jarduera Esperimentalak). Orduko testuinguru sozio-laborala berria zen. Horregatik, urrats berezia egitea pentsatu zen, ordu arte ezezaguna eta pentsaezina zena heziketa eskaintza batetik.
1985
Saiolan, Centro de Formación y Promoción Empresarial: Enpresak sustatzeko hasitako bide horretan, jada 1984an, honako proposamena egin zen: “zubi lana egingo zuen egitura bat sortzea, batetik, Eskolaren heziketa gaitasuna eta, bestetik, enpresa heziketaren bidezko sustapen industriala lotzeko”. Ekimena 1985ean finkatu zen eta Arrasateko Eskola Politeknikoaren baitan SAIOLAN sortu zen. Laboral Kutxak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak, Fagorrek, Ikerlanek, JM Altunak, Sprik eta Eskola Politeknikoak berak osatutako batzorde sustatzailearen laguntza izan zuen, eta hori ezinbestekoa izan zen bere garapenerako.
1986
Sortutako lehen enpresak: Saiolanen lehen esperientziaren ostean, proiektu generiko batean oinarritzen zena, hurrengo graduatuondoko promozioetarako proposatu zen ahalegina egin behar zela enpresa berri bihurtzeko moduko proiektuak edo jarduerak aurkitzeko. Adibide gisa, hona hemen Saiolaneko lehen promozioetako hiru enpresaren hasiera: LANTEK (xafla eraldatzeko makina-erreminten programazio lagundurako software teknikoa). DIARA (Diseinu Industriala). EKIBER (1987 – Doitasunezko galdaragintzako azpikontratazioa) Era berean, ordutik Saiolanek bere ahaleginak martxan dauden enpresatan jarduera berriak sortzera ere bideratu ditu.
1992
Saiolanek pertsonalitate juridikoa hartu zuen: Jarduteko askatasun handiago izateko eta Eskolaren beraren ekintzak ez oztopatzeko xedez, Saiolan Sozietate Mugatua sortzea erabaki zen, erakunde horri bere pertsonalitatea emateko urrats bat gehiago, alegia.
1997
Arrasateko CEI sortu zen: Arrasateko Goi Eskola Politeknikoaren eta SPRIren artean 1997ko urtarrilaren 27an kudeaketa hitzarmen bat sinatu zen. Hitzarmen horren bitartez CEIk bere lokalak laga zizkion Saiolani “bakarkako ekintzaileei eta enpresa txiki eta ertainei aholkularitza zerbitzuak” emateko. Hau da, Saiolanen ohiko bokazioaren baitan, orain handitu egingo da bere gaitasuna CEIren laguntzari esker.
2001
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko kide: Zientzia,Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren gune garrantzitsuena osatzen duen erakunde taldearen kide izango da Saiolan. Ikerketan, garapenean eta berrikuntzan egiten dute lan, sarean egin ere, I+G+b jarduera multzo orekatua burututa, ikerkuntza espezializatu eta bikaina gauzatuz Euskadin aberastasuna eta ongizatea sortuz.
2003
Bultzada handia prestakuntzan kultura ekintzailea transmititzeko ekintzei: Saiolanek, 2003an, Ekimen Ekintzailearen konpetentziaren garapenean parte hartzeko eskaera jaso zuen, eta ahalegin garrantzitsua egin zuen enpresak sortzeko metodologia eta kultura ikasgeletara eramateko.
2008
Aurreko urteetan lortutako esperientziarekin, ondoren Ekimen Ekintzailearen I+Gko asmo handiko proiektu bati ekin zitzaion, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailarekin lankidetzan. Hortik bi eskuliburu atera ziren, 12tik 18ra bitarteko eta 18 urte baino gehiagoko ikasleei zuzendutako metodologia jasotzeko.
2010
Nazioarteko antena: Egitasmo berria abiatu zen 2010ean, “Beste herrialde batzuetan murgiltzea Enpresa Jarduera Berrien ideiak atzemateko, gero EAEn garatzeko, eta nazioarteko lankidetza sareak eraikitzeko” izenarekin.
2016
BIC Gipuzkoaren egoitza berria: Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, sustatzen duten ekintzaitza aurreratuarekin eta izaera berritzailea edo oinarri teknologikoa duten enpresa berriak sortzearekin lotutako programak eta ekimenak kudeatzen dituzten hiru egoitzetako bat izango da Saiolan Gipuzkoan.
Giza balioa
Saiolanen, sortu ginenetik, beti zaindu ditugu gure inguruaren eta bere pertsonen garapena eta onura. Xede hori buruan, uste dugu arrakastaren gakoa giza faktorean datzala, eta, horregatik, gure misioa pertsona ekintzaileak eta erakundeak dinamizatzea eta laguntza ematea besterik ez da, berrikuntza, enplegua, aberastasuna eta gizarte hobe bat sortzeko helburuarekin. Horregatik guztiagatik, 9 lagunek osatutako talde bat dugu, guztiak ere ibilbide luzekoak enpresa sustapenaren esparruan, eskualdearen eta herrialdearen egitura industriala oso ondo ezagutzen dutelarik eta nazioartean prospekzioa egiteko gai direlarik.
Baliabideak
Proiektuak garatzeko azpiegiturak
Prestakuntza, tutoretza, aholkularitza eta ekintzaileen bakarkako lanerako bulegoa eta prototipoak fabrikatzeko tailerra, 645 metro karratuko lokalean, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.
Enpresa berriak kokatzeko espazioa
Saiolan, Garaia Parke Teknologikoarekin lankidetzan, sortutako enpresa berriak industria sare emankorra eta tradizio berritzailea duen enpresa ingurune batean kokatzeko aukera ematen du.
Harreman sarea
Saiolanek enpresa sustapenean duen historia luzean sortutako kontaktu eta harreman zerrenda luzea eskaintzen du: sustapen erakundeak, harreman instituzionalak, finantza erakundeak, harremanak enpresekin eta enpresa taldeekin.