Joan den urtarrilaren 10ean, Adinberri Fundazioak laguntza-programaren diru-laguntzen bigarren deialdian onartutako proiektuak aurkeztu zituen, zahartze osasungarriaren, sistema sozio-sanitarioaren bikaintasunaren eta arlo horretako industriaren lehiakortasunaren esparruan inpaktu-potentziala duten I+G+b jarduerak bultzatzeko.
Hautatutako 16 proiektuen artean, SAIOLAN eta BIZIPOZ, adinekoen ahalduntzea sustatzen duen kooperatiba, lankidetzan aurkeztutakoa dago, “Zahartze Aktibo eta Osasungarrirako ekimen berritzaileak enpresan” izenekoa.
Proiektua garapen esperimentalaren ildoaren barruan kokatzen da, eta, alde batetik, nazioartean ekimen berritzaileak identifikatu, aztertu eta hartzea du helburu, enpresetan zahartze aktibo eta osasungarriaren arloan, eta, bestetik, inguruko enpresaren batean, identifikatutako eta aztertutako ekimen berritzaileen ezarpena esperimentatzea.
Gainera, proiektu honen bidez, eremu horretan jarduten duten erakundeen lehiakortasuna hobetzen lagunduko duen ezagutza sortu nahi da, eta, aldi berean, sektorean enpresa-jarduera berrien ekintzailetza sustatzeko balio izango duena, Adinberri Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren beraren xedearekin bat etorriz, zahartzearen inguruan ekonomia berri bat eta eragile berriak sustatzeko.