Mándanos un email Contáctanos

Go Mobility: mugikortasun berriaren azoka arlo digitalean eta industrialean

2020ko martxoaren 11n eta 12an Go Mobility azokaren bigarren edizioa egingo da Ficoban. Go Mobility Mugikortasun Berriaren (jasangarria, eskuragarria, segurua eta konektatua) azoka profesionala da, alderdi digitalean eta industrialean. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute ekitaldia, MUBIL estrategiaren barruan.

Go Mobility-n aurkituko dituzu mugikortasun jasangarri, irisgarri, seguru eta konektaturanzko trantsiziorako behar dituzun hornitzaile guztiak: ibilgailu hibridoak eta erregai alternatiboak erabiltzen dituztenak, karga-azpiegiturak, bateriak, IKTak, ITS, energia-hornitzaileak …

Lotura honen bitartez, konfirmatutako erakusketariak zeintzuk diren ikusi dezakezue:

/https://gomobility.eus/es/expositores/buscar/

Erakusketa-eremua honako jarduera-programa honekin osatzen da:

  • Hitzaldi programa. Besteak beste, gai hauek jorratuko dira: finantzaketa, jardunbide egokiak udalerrietarako mugikortasunean, garraioaren elektrifikazioa, mugikortasun partekatua …
  • Exhibitor’s Corner: erakusketarien soluzio eta proposamen-en xehetasunak ezagutzeko gunea
  • City Market Place: Europako hiri batzuek mugikortasun jasangarriaren inguruan dituzten erronkak eta proiektuak azalduko dituzte
  • European Poster Area: EB-ak mugikortasun jasangarriaren arloaren barne finantzatutako proiektuak azaltzeko gunea
  • Test Gunea, kanpoaldean, ibilgailuak martxan ikusi ahal izateko gunea

Izen ematea dagoeneko martxan dago, ez ezazu aukera galdu! Izena eman hemen: https://inscripcion.gomobility.eus/GoMobility20/es/register/registerpage/visitantes

Azokaren inguruko informazio guztia hemen topa daiteke: https://gomobility.eus/

2020-02-12T08:48:59+00:0012/02/2020|
shares
Web atari honek cookie propioak soilik erabiltzen ditu helburu teknikoarekin, eta ez du erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen edo lagatzen, jakinaren gainean egon gabe. Hala ere, enpresa honetatik kanpoko pribatutasun-politikak dituzten hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, eta zuk erabaki ahal izango duzu horiek onartzen dituzun ala ez. informazio gehiago. ONARTU