Mándanos un email Contáctanos

Debagoienako enpresa txiki eta ertainen arteko topaketa.

Debagoieneko Garaoen Agentziak eta Saiolanek sustatuta, pasa den 2020 ko otsailaren 17 an, Debagoieneko Enpresa Taldearen topaketa berri bat antolatu zen. Taldea osatzen duten enpresak ez ezik Enpresare Sarea eta Gipuzkoa Foru Aldundiak ere parte hartu zuten.

Guztira, Debagoieneko enpresa txiki eta ertainetako 38 ordezkari bildu ziren Miguel Altuna Lanbide Heziketako instalazio berrietan, Debagoienako Enpresa Taldearen dinamika ezagutzeko asmoz.

Bertaratutako enpresa bakoitzaren aurkezpen labur batekin hasiera eman zitzaio jardunaldiari. Ondoren, Angel Mari Etxaberen eskutik, Saiolaneko eskualde garapeneko arduraduna, Debagoieneko Enpresa Taldearen jardueren deskargua egin zen. Modu berean enpresa talde honek martxan dituen proiektu ezberdinak ere aurkeztu ziren.

Bestalde, bertako enpresek dituzten kezketariko bati erantzuteko asmoz, R&A Consulting merkataritza zerbitzuetan espezializatutako enpresa gonbidatu zen batzarrera. Jardunaldiari amaiera emateko Miguel Altunaren instalazioetara bisita gidatu egin zen Unai Ziarsoloren eskutik, zentruko zuzendariordea.

Jardunaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sustatutako eskualde-ekimen baten barruan kokatzen da, Debagoieneko industria-ehuna dinamizatu nahi duena, berrikuntzako, partaidetzako eta enpresa-eragileen arteko lankidetzako elementuak integratuz. Eskualdean industria bultzatzea eta suspertzea ahalbidetuko duten lan-testuinguruak sortzera bideratutako proposamena da.

2020-02-18T16:03:09+00:0018/02/2020|
shares
Web atari honek cookie propioak soilik erabiltzen ditu helburu teknikoarekin, eta ez du erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen edo lagatzen, jakinaren gainean egon gabe. Hala ere, enpresa honetatik kanpoko pribatutasun-politikak dituzten hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, eta zuk erabaki ahal izango duzu horiek onartzen dituzun ala ez. informazio gehiago. ONARTU