Mándanos un email Contáctanos

Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak 2020an eskainiko dituzten laguntza eta zerbitzuen aurkezpena

Datorren martxoaren 16 an Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak 2020an euskal enpresei eskainiko dizkieten Laguntza eta Zerbitzuen aurkezpena antolatuko da Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.

SPRI Taldeak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako erakundeak) 254 milioi euro banatuko ditu aurten euskal ETE, startup, industria eta teknologia-zentroentzat. Helburua da 2020an aurrera eraman ditzatela teknologiako, zibersegurtasun industrialeko, ekintzailetzako, enpresen sustapen eta nazioartekotzeko, berrikuntzako eta 4.0 Industriako proiektuak, horretarako beraizik sortutako hainbat laguntza- eta finantzaketa-programaren bitartez. Kopuru hori iazkoa baino ia % 8 gehiago da.

Eusko Jaurlaritzak bai SPRI Taldeak ETEek produktu berriak garatu ditzaten edo enpresa-ideiak eta ekimenak martxan jar ditzaten baliabideak dituzte arlo hauetan: I+G, Berrikuntza, Digitalizazioa, EIKTak, 4.0 Industria, Zibersegurtasuna, Ekintzailetza eta Nazioartekotzea.

Jardunaldi honen helburua ETEek bereziki, eta oro har euskal industriak, gehi interesatuta dauden beste enpresa eta pertsona batzuek ere hobeto ezagutzea baliatu ditzaketen porgramen eta jaso dezaketen finantzaketaren funtsa.

Izen ematea

Programa

09:30-10:00 – Teknologia (I+D+i): Maite (SPRI Teknologia Departamentua)

10:00-10:30 – Berrikuntza: Josu Ocariz (SPRI Berrikuntza arduraduna)

10:30-11:00 – Informaziorako Teknologika: Industria 4.0 eta Zibersegurtasuna. Iñaki Suárez (SPRI Gizartearen Informazioako arduraduna)

11:00-11:30 – Enpresa Sustapena eta Ekintzailetza: Imanol Cuetara (Ekintzailetzaren eta Garapen Ekonomikoaren arduraduna)

11:30-12:00 – Internazionalizazioa: Iñaki Ezcurra (BTI Enpresa Internalizazioko zuzendaria)

2020-02-21T13:28:50+00:0021/02/2020|
shares
Web atari honek cookie propioak soilik erabiltzen ditu helburu teknikoarekin, eta ez du erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen edo lagatzen, jakinaren gainean egon gabe. Hala ere, enpresa honetatik kanpoko pribatutasun-politikak dituzten hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, eta zuk erabaki ahal izango duzu horiek onartzen dituzun ala ez. informazio gehiago. ONARTU