Mándanos un email Contáctanos

Orhi proiektuaren partzuergoaren bosgarren bilera Iruñean

2020ko otsailaren 3an eta 4an, ORHI Proiektuko kidegaren erakundeak Iruñean Bildu ginen patzuergo honen bosgarren bilera egiteko. Oraingo hoentan AIN izan zen topaketaren logistika antolatzeaz arduratu zena.

Patzuergoko bilera bakoitzean ohikoa den moduan, proiektuaren aurrerapenak aukeztu genituen.

Une honetan proiektua amaitzeko urtebete baino gutxigoko epean gaude. Hori dela eta kide guztion energiak proiektu zehatzetetik eratorritako konponbideetan zentratzen ari dira, bai lurralde bakoitzean gertatzen ari diren proiektu generikoen aurrerapenean, bai antolatutako tailerretatik eratorritako proiektuen lankidetzan.

Oraindik goiz da ezarritako konponbideak aurkezteko, proiektu gehienak garapen prozesuan baitaude. Hala ere, bileran oso aurreratuta dauden bi proiektu aipatu ziren:

  • OVALIE INNOVATION Okzitaniako enpresa ahate-haztegi batekin lankidetzan ari da, eskala txikiko biometanizazioko teknologia berritzailea transferitzeko (MCUBE). (CDFrekin batera doan proiektua)
  • LEARTIKER lankidetzan ari da Nafarroako gaztandegi batekin, laktosugilea balorizatzeko teknologia transferitzeko. (Azarok eta Ainek lankidetzarekin).

Azaro Fundazioak eta Saiolanek, berriz, garatutako 2 katalogoak aurkeztu genituen bazkide guztien aurrean. Aurreneko katalogo honek 19 teknologia berritzaile ditu, baita kontsumibleen 16 erreferentzia eta zerbitzuen 2 erreferentzia ere; eta Negozio Zirkularren ereduetan oinarritutako bigarren katalogo batek 11 negozio eredu ditu “materia organikoari” dagokionez, eta 9 negozio eredu baliabide “plastikoari” dagokionez. Laster publikoarentzat eskuragarri egongo dira biak, proiektuaren webgunean.

Halaber, ohar labur honen bidez, 2020rako aurreikusitako bi ekitaldi berri iragarri ditzakegu. Batetik, datorren martxoaren 26an, osteguna, Logroñon (Errioxa) izango den ORHI proiektuaren Mugaz Gaindiko Bigarren Tailerra. Dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera, honako esteka honen bidez. Bestalde, oraindik goiz bada ere, ORHI proiektuaren azken aurkezpen-ekitaldirako data ere ezarri dugu. Jardunaldi horretan, proiektuak lortutako emaitzak zabalduko dira, Bilbon (Euskadi), 2020ko azaroaren 26an. Gertaera horri buruzko informazioa aurreratuko dugu hurrengo komunikazioetan…

Orhi proiektu europarra Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Pirinio Atlantikoak, Pirinio Garaiak, Garona Garaia, Ariège eta Ekialdeko Pirinioetako 9 erakundek sustatzen dute, eta nekazaritzako elikagaien sektoreak ekonomia zirkularrerantz duen bilakaeran laguntzea du helburu, enpresen arteko sinergiak sustatuz, irtenbide berritzaileak identifikatuz eta lurraldean ezartzen lagunduz. Honako hauek dira proiektuaren bazkideak: SAIOLAN (Filaseko burua), Azaro Fundazioa, ACLIMA Basque Environmental Cluster, Errioxako Garapen Ekonomikorako Agentzia (Ader), Nafarroako Industria Elkartea (Ain), APESA, Baionako Merkataritza eta Industria Ganbera, ESTIA eta France Occitanie kooperatiba.

Orhi proiektuaren% 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Mugaz gaindiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jarduerak garatzen laguntzen du, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez.

2020-02-26T13:30:26+00:0026/02/2020|
shares
Web atari honek cookie propioak soilik erabiltzen ditu helburu teknikoarekin, eta ez du erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen edo lagatzen, jakinaren gainean egon gabe. Hala ere, enpresa honetatik kanpoko pribatutasun-politikak dituzten hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, eta zuk erabaki ahal izango duzu horiek onartzen dituzun ala ez. informazio gehiago. ONARTU