Mándanos un email Contáctanos

«MATCHING» ekimenaren bigarren topaketa.

Joan den ostiralean, 2020ko otsailaren 28an, “Matching” ekimenaren bigarren topaketa egin zen. Proiektu honen helburu nagusia Debagoieneko eskualdeko enpresa txiki eta ertainek, banaka edo taldean, aurre egin behar dieten erronkei erantzun ahal izateko harreman berriak sustatzea da.

Debagoieneko Enpresa Taldea osatzen duten enpresetako 25 ordezkari Aretxabaletako COPRECI instalazioetan elkartu ziren, eta bertan, konpainiako zuzendari nagusi Imanol Oleaga artatu zituen. Behin hara iritsita, osagaien ekoizle honek egun dituen proiektuak nabarmentzen zituen aurkezpen bate gin zuen Imanol berak.

Jarraian, kafe txiki bat antolatu zen, networking dinamika baten hildoan. Bertan, enpresek harreman zuzena izan ahal izan zuten beren erronkak eta beharrak partekatu ahal izateko, elkarren arteko harreman potentzialak sustatze aldera.

Bisitarekin amaitzeko, bertaratutakoek COPRECIren instalazioak bisitatu ahal izan zituzten, Mikel Igoak eta Isidoro Garcia-Etxaberen eskutik, enpresaren jardueraren beharrak ezagutzeko.

2020-03-03T07:40:57+00:0003/03/2020|
shares
Web atari honek cookie propioak soilik erabiltzen ditu helburu teknikoarekin, eta ez du erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen edo lagatzen, jakinaren gainean egon gabe. Hala ere, enpresa honetatik kanpoko pribatutasun-politikak dituzten hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, eta zuk erabaki ahal izango duzu horiek onartzen dituzun ala ez. informazio gehiago. ONARTU