Mándanos un email Contáctanos

Uztailak 1 – PLATAFORMA KOOPERTIBAK ETA ZIKLOLOGISTIKA KOOPERATIBEN ADIBIDEA

Datorren ostegunean, uztailaren 1ean, ‘Plataforma bidezko Kooperatiben’ (Plataforma Kooperatibo Digitalen) mugimendua ezagutzeko jardunaldia ospatuko da. Hainbat adibide praktiko erakutsiko dira; besteak beste, ‘Ziklologistika Kooperatibak’.

SAIOLAN / BIC Gipuzkoak mugimendu honen berri izan zuen ‘Mondragon Team Academy’ eta ‘The New School’-ek iaz antolatutako kurtsoaren bidez. Gehiago ezagutu eta sustatzeko asmoz, SAIOLANek jardunaldi hau eratu du TALAIOS, S.KOOP., Tazebaez eta S.Koop.-MONDRAGON TEAM ACADEMY-rekin batera. Entitate hauek gaur egun mugimendu honetan lan egiten dihardute.

Aktibitatea honakoengana zuzenduta dago:

– Plataforma bidezko Kooperatiba sortzeko irrika duten pertsona ekintzaileak eta ekintzaile taldeak

– Kooperatiba mota hau ezagutzeko interesa duten pertsonak (enpresen sorkuntza, kooperatiben mugimendua edota ekintzaile potentzialei euskarria emateko asmoa duten entitateak).

Jardunaldi interesgarri hau Arrasaten (Gipuzkoa) izango da, Garaia Parke Teknologikoko Udalaitz Entzungelan. Helburu nagusia bertaratu diren pertsonei Plataforma Kooperatibo Digitalei buruzko informazioa ematea da; norbaitek nahi izatekotan, materian sakontzeko aukera izango da. Ekimenak bi saio izango ditu; bata goizean eta bestea arratsaldean, bazkalaurrean eta bazkalostean.

Lehenengo saioan mugimenduaren ikuspegi orokorra emango da, honen zergatia, erronkak eta mundu mailan dituen adibideak. Jarraian, mugimenduak lekuan-lekuan dituen aplikazioa, erronkak eta lana azalduko dira. Azkenik, Kooperatiba Ziklologistikoen kasu berezia azalduko da.

Bigarren saioa modeloaren oinarrizko ezaguera duten eta honetaz gehiago jakin nahi duten pertsonei zuzenduta dago. “Kidetutako Lanaren ikuspegia duen Plataforma Kooperatibismorako beharrezko gakoak” deitutako atal hau TALAIOS KOOPeko Beñat Irasuegik burutuko du, mugimenduak berton izan duen garapena azalduz.

HARPIDETZAK
https://labur.eus/plataforma-kooperatibismoa

2021-06-28T09:00:08+00:0023/06/2021|
shares
Web atari honek cookie propioak soilik erabiltzen ditu helburu teknikoarekin, eta ez du erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen edo lagatzen, jakinaren gainean egon gabe. Hala ere, enpresa honetatik kanpoko pribatutasun-politikak dituzten hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, eta zuk erabaki ahal izango duzu horiek onartzen dituzun ala ez. informazio gehiago. ONARTU