Jakinarazi nahi dizugu BIC Gipuzkoa HubSpot Startup-entzako partner dela orain. HubSpot-en CRM plataforma bat da, marketin-prozesuak, salmentak, edukiaren kudeaketa, arreta-zerbitzua eta eragiketak optimizatzeko tresnak eta integrazioak dituena.
Ekainaren 22an, 10:00etatik 11:00etara, online saio bat egingo da, tresna hori eta partnership horretatik lor ditzakezuen onurak are gehiago ezagutzeko. Halaber, Inbound Marketingaren gakoak ezagutzeko aprobetxatuko dugu, startup-en salmentak eta marketina ezartzeko eta handitzeko oinarri gisa. Zalantzak eta iruzkinak argitzeko denbora ere egongo da.
Bitartean, hemen ikus dezakezue HubSpot-en demo bat eta HubSpot-en Sarrera bat.
Saioan izena eman dezakezue helbide honetara email bat bidaliz: irati@bicgipuzkoa.eus.