SPORTEK Kirol-industria lehiakorra sustatzea da helburua, aldi berean ekintzailetza teknologikoa eta berrikuntza bultzatuz, proiektu eta startup berritzaileei lagunduz eta sektoreko enpresa eta eragileetan berrikuntza eta negozio-eredu berriak txertatzeko lan eginez.
Teknologia, berrikuntza eta ekintzailetzaren sortzaile eta dinamizatzaile berria, sektoreko jokalari guztiak konektatzen dituena.
Sportek HUBen helmugak:
- Komunitate bat sortzea berrikuntza irekiko prozesuak eta balio-proposamenak sortzea sustatzeko erreferentziako ekosistema bat bultzatu eta errazteko.
- Sektoreak dituen erronka berriei erantzutea, teknologia berritzaileetan oinarritutako negozio berriak garatzearen eta sendotzearen bidez.
- Kirolari aplikatutako teknologiak eta berrikuntzak elkarrekin garatzeko lankidetza sustatzea.
Kirolaren industriari hazten eta lehiakorragoa izaten laguntzea.
Kirol-berrikuntzako ekosistema
SPORTEK kirol-espezializazioko sistema bat bultzatzeko elementu katalizatzaile gisa eratu da, eta eragileen artean networkinga eta negozioen eta berrikuntzaren garapena sustatzen eta errazten ditu; eragileak dira:
- Enpresak.
- Startupak.
- Ekintzaileak.
- I+G+b eragileak.
- Kirol-eragileak.
- Erakunde publikoak.
- Azelerazio eta inbertsio eragileak.
LAB
- Jarduera fisikoari eta kirolari aplikatutako ikerketa teknologikoaren arloko proiektuak identifikatzea eta babestea unibertsitateetatik eta ikerketa-zentroetatik.
- Ikerketa-zentroetako eta enpresa laguntzaileetako laborategietara eta instalazio eta ekipamenduetara sarbidea teknologiak baliozkotzeko, irtenbideak garatzeko eta kontzeptu-probak/-balidazioak eta aurkezpenak egiteko.
- Kirolaren arloko erakundeekin lankidetza erronka teknologikoei erantzuteko.
Ekintzailetza
Enpresa finkatuekin lankidetzan jardutea erronka teknologikoak eta/edo merkatuko erronkak konpontzeko, haien posizionamendua hobetu eta/edo negozioa dibertsifikatu ahal izateko. BIC GIPUZKOAren esperientziarekin:
- Enpresa-ekimen berriak sortzeko eta merkaturatzeko prozesuetan laguntza.
- Coaching eta mentoring espezializatua.
- Coworking guneak, inkubagailuak eta laborategiak.
- Formakuntza.
- Networkinga.
- Ikusgaitasuna.
- Finantzazio espezializatua eskuratzeko aukera, bai hasierako faseetan bai enpresa merkaturatzean eta hasierako jardunean.
IZEN EMTATEA: https://www.sportekhub.eus/i-sports-tech-arloan-proiektuak-dituzten-ekintzaile-eta-startupentzako-deialdia/