Ausarta, sortzailea eta ekintzailea bazara eta 16 eta 24 urte bitartean badituzu, ez galdu aukera hau! Hartu parte Mondragon City Challenge lehiaketaren bigarren edizioan, pauso erraz hauei jarraikiz:
- Sortu 2 eta 4 pertsona arteko talde bat
- Aukeratu gehien motibatzen zaituen erronka:
- Teknologiko eta digitala: digitalizazioa, zibersegurtasuna, etab
- Osasun- eta gizarte-arlokoa: arrisku pandemikoak, osasun-sistema, etab
- Energetiko eta klimatikoa: mugikortasun jasangarri eta adimenduna, etab
- Jakinaraz iezaguzu zure enpresa-proiektu kooperatiboko ideia, web-orrian izena emateko dagoen inprimakiaren bidez.
Proiektu finalistek beren ideia epaimahai profesional baten aurrean defendatzeko eta sari handiak jasotzeko aukera izango dute!
GARRANTZITSUA: 2022ko urriaren 18an amaituko da izena emateko epea eta azaroaren 17an argitaratuko dira hurrengo fasera igaroko diren 20 taldeen izenak. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu lehiaketaren oinarriak.