Mándanos un email Contáctanos

MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS LEHIAKETA

Start-up bat edo negozio-ideia bat duzu eta zure proiektuan ingeniaritzako ikasle bat integratzea gustatuko litzaizuke?

Ikaslea zara eta beka bat lortu nahi duzu zure proiektua gauzatzen saiatzeko?

Ikertzailea zara eta beka bat lortu nahi duzu ikerketa-emaitza bat merkaturatzen saiatzeko?

Lehiaketa honek baliabideak emango dizkizu datorren urtean ideia hori merkatura hurbiltzeko!

Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards lehiaketak aukera ematen du oinarri industrialeko negozio-ideia bat duen edo jada start up gisa finkatuta dagoen pertsona batek bere proiektuan Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza ikasle bat txertatzeko. Izan ere, Unibertsitateak eta lehiaketan parte hartzen duten enpresa kolaboratzaileek hainbat beka eskainiko dituzte ikasleak ekintzailetza-proiektuetan integratu daitezen.

Ekintzaileak (edo talde ekintzaileak) aukeratu ahal izango du zein ingeniaritza espezialitateko ikaslea datorkion hobeto: mekanika, diseinua, antolakuntza, elektronika, informatika, energia, industria-prozesuak, biomedika, mekatronika, robotika, proiektuen zuzendaritza, zibersegurtasuna, operazioen zuzendaritza, eta abar.

NORK HAR DEZAKE PARTE LEHIAKETAN?

  • Mondragon Unibertsitatearekin harremanik ez duten profesionalak edo ikasleak. Saria irabazten baduzu, datorren ikasturtean Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasle bati ordaintzeko beka bat lortuko duzu, zure proiektuan laguntzen hasi dadin.
  • Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleak, laster GBL/MBL egin behar dutenak. Beka lortzen baduzu, zure GBL/MBLa zure ekintzailetza-proiektuan gauzatu ahalko duzu.
  • Mondragon Unibertsitateko Goi Eskolako ikertzaileak. Zure proiektua aukeratua bada, beka bat lortuko duzu Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasle batek zure proiektuan lan egin dezan.

ZER AURKEZTU BEHAR DA?

Banaka edo taldean aurkeztu zaitezke. Aurkeztu beharreko txostenean zehaztu behar dira bezero potentziala, merkatuaren tamaina, balio-proposamena, diru-sarrerak nondik lortuko diren, negozio-eredua, lehiaren azterketa, talde ekintzailearen aurkezpena, proiektuan egindako urratsak eta egin beharreko urratsak, besteak beste. Taldearen diziplinartekotasuna eta genero-orekak positiboki baloratuko dira, negozio-ideiaren berrikuntzarekin, bideragarritasunarekin eta iraunkortasunarekin batera.

2023ko deialdia (irekia)

Proposamena aurkezteko epea: 2023ko Urriaren 9ra arte

Ikaslearen inkorporazioa: 2023ko azaroaren 2a

 

Lehiaketaren oinarriak

2023-09-19T13:49:56+00:0019/09/2023|
shares
Web atari honek cookie propioak soilik erabiltzen ditu helburu teknikoarekin, eta ez du erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen edo lagatzen, jakinaren gainean egon gabe. Hala ere, enpresa honetatik kanpoko pribatutasun-politikak dituzten hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, eta zuk erabaki ahal izango duzu horiek onartzen dituzun ala ez. informazio gehiago. ONARTU