Mándanos un email Contáctanos

Abian da Mondragón City Challenge lehiaketaren hirugarren edizioa!

Ausarta, sormen handikoa eta ekintzailea baldin bazara, eta 16 eta 24 urte arteko adina baldin baduzu, ez ezazu galdu aukera hau! Har ezazu parte Mondragon City Challenge lehiaketaren hirugarren edizioan, urrats soil hauei jarraituz:

  1. Osa ezazu bi eta lau kide arteko taldea.
  2. Aukeratu gehien motibatzen zaituen erronka:
    • Teknologikoa- Digitala: digitalizazioa, ziber-segurtasuna, etab
    • Sanitarioa-Soziala: osasun-sistema, etab
    • Energetikoa-Klimatikoa: mugikortasun jasangarri eta adimentsua, etab
  3. Jakinaraz iezaguzu zein den zure enpresa proiektu kooperatiboa, webgunean dagoen “izen-ematea” atalaren bitartez.

Proiektu finalistek beraien ideia epaimahai profesional baten aurrean defendatzeko eta sari bikainak irabazteko aukera izango dute!

GARRANTZITSUA: 2024ko urriaren 25ean amaitzen da izen-ematerako epea eta azaroaren 18an argitaratuko dituzte hurrengo fasera pasatuko diren 20 taldeen izenak. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta itzazu lehiaketaren oinarriak.

2024-06-05T13:37:53+00:0005/06/2024|
shares
Web atari honek cookie propioak soilik erabiltzen ditu helburu teknikoarekin, eta ez du erabiltzaileen datu pertsonalik biltzen edo lagatzen, jakinaren gainean egon gabe. Hala ere, enpresa honetatik kanpoko pribatutasun-politikak dituzten hirugarrenen webguneetarako estekak ditu, eta zuk erabaki ahal izango duzu horiek onartzen dituzun ala ez. informazio gehiago. ONARTU