Datorren azaroaren 25ean, ORHI+ proiektuaren amaierako ekitaldiak enpresak, zentro teknologikoak, administrazioak eta laguntza-agenteak bilduko ditu Irungo FICOBA – Gipuzkoako Erakustazokan, galdera horiei erantzun praktikoak eta esperientziak partekatzeko.
Janaldi honetan honako hauek egin ahal izango dira:
🔎 Irtenbide zirkular aplikatuak ezagutu, Euskadin, Errioxan eta Pirinio Atlantikoetan garatutako zazpi erakusgailuren (demostratzaile) bidez.
🚀 Pilotutik merkatura pasatzeko zer behar den jakin, berrikuntzan, transferentzian eta eskalatzean esperientzia duten erakundeen eskutik.
🤝 Antzeko erronketan lan egiten duten enpresekin, ezagutza-zentroekin, administrazioekin eta Interreg POCTEFA proiektuekin harremanetan jarri.
💶 Irtenbide zirkularrak txertatzea errazteko laguntza eta finantzaketa tresnak aztertu.
🌍 Mugaz gaindiko lankidetzarako eta jarraitutasunerako aukera berriak identifikatu, ORHI+ proiektutik haratago.

Ekitaldiak Euskadi, Errioxa eta Pirinio Atlantikoetako ekonomia zirkularraren ekosistemako enpresak, zentro teknologiko eta ezagutza-zentroak, administrazio publikoak, enpresa-elkarteak eta gainerako agenteak bilduko ditu.
Xehetasunak:
-
- 📅 Data: 2026ko azaroaren 25a
- 🕙 Ordutegia: 10:00etatik 15:55era
- 📍 Tokia: FICOBA – Gipuzkoako Erakustazoka | Irun
- ☕ Ongietorri-kafea, bufeta eta networking gunea egongo dira.
- ⏳ Izen-emateak: Azaroaren 17ra arte.
👉 Eman izena ORHI+en amaierako ekitaldian hemen: https://lnkd.in/eAAePyJ4
Ekonomia zirkularrean, berrikuntzan, enpresa-garapenean, jasangarritasunean edo lurralde-lankidetzan lan egiten baduzu, jardunaldi hau aukera bikaina da konponbideak ezagutzeko, esperientziak kontrastatzeko eta laguntzaile berriak aurkitzeko.
Irunen ikusiko dugu elkar?